Espacio publicitario
Joan zinen

Joan zinen

Betagarri · Rock

Joan zinen, neguko goiz hotz batean,
joan zinen, muxurik eman gabe.
Taupadak oraindik herrian aditzen dira,
taupadak sentituz, geroa eraikiko da.

Itzalean eman dituzu urteak,
itzalean, bakardadea eta hotza.
Haize berriak etorriko dira,
haize berriak ekarriko zaitu bueltan!

ETORRI GURERA!! ZUEN ZAIN GAUDE ETA!!
ETORRI GURERA!! ARGIA EMATERA!!
ETORRI GURERA!! ZUEN ZAIN GAUDE ETA!!
ETORRI GURERA!! ARGIA EMATERA!!

Eguzkia zuk ere ikusten duzu,
euriak zu ere bustitzen zaitu.
Nahiago zenuke hemendik ikusi,
nahiago zenuke gure kaleetan busti.

Egunez egun, bizia galtzen duzu.
Egunez egun, bukaeratik gertuago.
Zure begiek ikusiko dute..
zure begi horiek, herri berri bat aske!!

ETORRI GURERA!! ZUEN ZAIN GAUDE ETA!!
ETORRI GURERA!! ARGIA EMATERA!!
ETORRI GURERA!! ZUEN ZAIN GAUDE ETA!!
ETORRI GURERA!! ARGIA EMATERA!!

Letra con fines educativos · 1 vistas · agregada por admin

Puntuar 'Joan zinen'

¿Qué te parece esta canción?

Promedio 0 · 0 votos

Comentar letra

Comentá o preguntá lo que quieras sobre Betagarri o 'Joan zinen'.

Sección de comentarios próximamente.

Compartir